Berri Garrantzitsuak

Galdakaon futbola, kalitatea eta euskara armonikoki dantzan!

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Bizkaian geroz eta lotura handiagoa dago futbola eta kalitatearen artean, ordea ez dago herri askorik binomio honi hirugarren lagun bat gaineratzen dionik. Izan ere lagun berria euskara denean, hainbat arazo sortzen dira.

Eta xede hau da Futbola Oinarritik Euskaraz egitasmoak bilatzen duena, hots, hirurak elkarren eskutik modu armoniotsuan dantza egitea. Zentzu honetan, aipatzekoa da abiapuntua oso egokia izan ez arren, sekulako emaitzak lortu dituela FOE egitasmoak Galdakaon 2014.urtean zehar.

Zehazki, egitasmoa Galdakaon (Futbol eskolan eta Lanbide Ikastetxean) eta Usansolon (Umore Ona elkartean) jarri zen martxan, orotara oinarrian dabiltzan 20 talderekin lan egin dugularik. 20 taldetik 15 dabiltza euskaraz normaltasunez eta kalitatez entrenatzen, 3 taldek urrats sendoak eman dituzte eta 2 arazoekin dabiltza. Beraz balorazioa oso positiboa da!

Zorionez aurretik aipatutakoen inplikazioaz gain, Galdakaoko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Athletic Club eta Itzarri Consultingeko kideona ere aipatu behar da, guztiok batera bultzada handia eman baitiogu euskarari, bakoitzak bere esparruan.

Hortaz, Galdakao eta Usansolo herriak errefentean bihur daitezke beste udalerri askorentzat, euskara, oinarrizko futbola eta kalitatea modu naturalean uztartzeko gai izan baitira. Aldi berean, duda barik beste kirol batzuentzat ere erreferentzia argia izan daitezke, oinarrizko kirola euskalduntzeko bidea errezten lagunduko dutelako. Guzti hau dela eta eskerrak ematea besterik ez da gelditzen!

 

OLINPOTIK LOKATZERA?

E-posta Inprimatu PDF fitxategia



Nire kontuekin hasi aurretik, bidezkoa iruditzen zait agur bero bat ematea Anbotoko irakurle guztiei, izan ere gaurkoa estreinaldia izango da kolaboratzaile bezala. Zazpi asterik behin hemen izango nauzue nire burutazioak, kontakizunak eta hausnarketak konpartitzen. Beraz, ongi etorriak espazio zahar “berri” honetara.

Eta hasteko zer hobeago azken bolada honetan gertatukoei buruz idaztea baino?

Askok jakingo duzuenez, 19 urte eta gero Otxandioko Vulcano futbol taldera itzuli naiz eta bertan sekulako sorpresa hartu dut. Ilusio eta gaitasunez jositako jendearekin bat egiteaz gain, futbol profesionaletik afizionaturako jauzia kolpetik gauzatu dut, hainbat lagunen harridurarako.

Oraindik sasoiz ikusten nauten arren, futbol profesionalak jendeak uste baino traba gehiago dituela gogoratzen diet, baina zaila da ulertua izatea, arrakasta sozial eta ekonomikoak dena estali ohi duelako. Izan ere kirolari profesionala “haragi merkatuaren” menpe bizi da. Horretaz 19 urte nituela ohartu nintzen, oraindik afizionatua izanda. Lesio bat tarteko, “biltegira” pasa eta talde nahiz fitxa gabe gelditu nintzen. Hortik aurrerakoak ez dira erronka makalagoak izan, baina behintzat banekien mundu horretako arauak zeintzuk ziren.

Urteotan, interesez zipriztindutako mundu horretan ibilita, lokatzerako jauzia egitea lagungarria, beharrezkoa eta oso motibantea suertatu zait, herrikideekin gozatu eta elkarri laguntzeak ez baitauka preziorik. Are gehiago, guretzat, Vulcanorentzat eta herriarentzat zerbait inportantea egiteko gai bagara!

Beraz, non dago Olinpoa? Zeruan ala lurrean?

 

BIZKAIKO OINARRIZKO FUTBOLA EUSKALDUNTZE BIDEAN

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Hasia da dagoeneko 2014-2015 ikasturteko futbol denboraldia eta honekin bat eginik euskara ere barra barra ari da zabaltzen Bizkaiko hainbat kirol elkarte, eskola eta ikastoletan. Izan ere, Itzarri Consultingeko profesional taldea udalerri ezberdinetan esku hartzen ari da, urtez urte bere lanarekin hedapen izugarria lortu duelarik.

 

 

Zehazki aurtengoan Bizkaiko Mungia, Galdakao, Usansolo, Lezama, Derio, Sondika eta Sopelan ari gara lanean buru belarri, bertako oinarrizko futbol taldeei euskaraz eta kalitatez entrenatzen lagunduz. Zentzu honetan zenbakiei erreparatzen badiegu, hauek ez dira nolanahikoak: guztira 56 talderi luzatu diegu laguntza, 93 entrenatzaileri eta  840 umeri. Zentzu honetan, herriz herriko azterketa egitekotan eraginaren zenbakiak hauek dira: Mungian 17 talde eta 22 entrenatzaile, Galdakaon 16 talde eta 23 entrenatzaile, Sopelan 8 talde eta 14 entrenatzaile,  Derion 6 talde eta 12 entrenatzaile Sondikan  5 talde eta 6 entrenatzaile,  Usasnsolon 5 talde eta 9 entrenatzaile, Lezaman 4 talde eta 7 entrenatzaile.

 

Beraz, argi dago urtez urte Futbola Oinarritik Euskaraz egitasmoa era arrakastatsuan gauzatzen ari dela. Beharra badago, baina zorionez erantzuna ere tamainakoa izaten ari da. Eta poztekoa da bide honetan bakarrik ez gaudela ondorioztatzea, izan ere Udalerri ezberdinen babesaz gain, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Txorierriko Mankomunitatearen eta Athletic Clubaren inplikazioa nabarmendu beharko genituzke. Aldundiaren eta Mankomunitatearen kasuan Futbola Oinarritik Euskaraz egitasmoaren aitzindari izan direlako eta Athletic Clubaren kasuan, ezinbesteko kolaborazioa ematen ari delako entrenamenduen euskarazko lan metodologiekin. Ahaztu barik noski TOTOAN, Kirol planing, Jokatz, kirol elkarteak, eskolak, ikastolak…

 

Guztion artean Bizkaiko Oinarrizko Futbolean euskararen erabilera normalizatua lortuko dugu!!! Jarrai dezagun hortaz hasitako bidetik eta eman diezaiogun euskarari golak sartzeko aukera etengabea!!!

 

 

 

BADAKIZU NOR ZAREN?

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Zakondu zure izaeran gure online ikastaroa eginez


Norberaren autoestimua handituaz, norberaren gaitasunak garatzeko eta akatsak gutxitzeko aukeran oinarrituriko etengabeko hobekuntzaren beharra asetzen du ikastaro honek. Itzarri Consultingek eskaintzen duen zerbitzu berri hau ezagutza autokritiko batetik, pertsona eta profesional moduan garatu nahi duten pertsona guztiei zuzenduta dago.

Helburu nagusia:
-    Arazoen konponbidea norberaren eskuetan dagoela sinestaraztea.
Bigarren mailako helburuak:
-    Auto-ezagutza eta norberaren gaitasun eta gabezien ezagutza, auto-kritika gaitasuna handitzeko.
-    Izaeraren hobetze bideen ezagutza.
-    Norberaren aukera eta baliabideenganako konfiantza handitzea.

Ikastaroa egiteko bi aukera daude:
Matrikula 75€

Ikastaroaren barne:
-    Moodle plataforman alta
-    Teoria
-    Itaunketen tabulazioa eta balidazioa
-    Ikastaroaren emaitzak jaso
-    Ikastaro guztian zehar etengabeko tutoretza

Matricula 150
Ikastaroaren barne:
-    Moodle plataforman alta
-    Teoria
-    Itaunketen tabulazioa eta balidazioa
-    Emaitzen aurkezpena presentzialki
-    Nortasun maparen txostena egiteko saio presentziala.
-    Ikastaro guztian zehar etengabeko tutoretza

Eman zure izena emailez edo telefonoz:
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
677 568 589
945 403 787


 

KOIKILI LERTXUNDIRI LAN TXORIERRI URTEKARIAN ELKARRIZKETA

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

“Aisialdi, natura eta euskal kulturari lotutako zerbitzuak ipini ditugu martxan”

Aholkularitza enpresarekin jarraitzeaz gain, Itzarri Consulting-ek Itzarri taldea sortu du. Horren baitan Itzarri Consulting, Koikili Aterpetxea eta Itzarri Natura enpresak daude. Negozio berriak aisialdiari, naturari eta euskal kulturari daude lotuta.

Enpresa Otxandiora eraman duzue, zergatik?
Bertan negozio berriak egiteko aukera dagoelako eta, gainera, herriaren bilakaera eta hazkundea estrategikoak direlako. Koikiki Aterpetxea eta Itzarri Natura sortu berri ditugun enpresak dira eta haien bidez turismoa eta biomasarekin harreman zuzena duten zerbitzuak eskainiko ditugu. Koikili Aterpetxea, esate baterako, herriko erdigunean dago eta 32 lagunentzako tokia du. Aterpetxeak eskaintzen dituen zerbitzuak kirolari, atsedenari eta herriko kulturari zein historiari daude lotuta, hala nola, SPA, dutxak, solariuma, mendi-ibilbide eta bizikleta-ibilbide gidatuak, herriko historia ezagutzeko bisita gidatuak eta ikastaroak. Ikastaroei dagokienez, barnetegiak egin daitezke, Otxandioko euskalkia ezagutu, garapen pertsonalerako ikastaroak...

Eta Itzarri Natura enpresa?
Biomasaren produkziora eta salmentara dago bideratuta. Batez ere egurrera, Otxandion eta inguruko herrietan oso baliabide beharrezkoa delako, eta horretan espezializatzeko asmoa dugu. Beraz, ez dugu geldirik egoteko denbora gehiagorik!

Euskara eta kirola asko sakondu duzuen gaia da. Euskalduntzen ari da Bizkaiko kirola?

Egia esan, joera badoa hobetzen. Lau urte pasatu dira gai honekin hasi ginenetik eta herri askotan egin dugu lan: Txorierrin, Durangaldean, Sopelan, Leioan, Getxon, Markinan, Balmasedan eta Berritxun. Eta aurten Mungian eta Galdakaon ere arituko gara. Duda barik, aipatutako herri guztien artean Txorierri da erreferentea, kirol arloan gero eta euskara gehiago entzuten delako; futbol arloan ez ezik, saskibaloian ere. Proiektua han hasi zen mamitzen, Itzarriko, TOTOAN Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioko eta Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateko pertsonak oso arduratuta baikeunden gai honekin.
Bestalde, horretarako Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza eduki dugula, futbol entrenatzaile-titulua euskaraz ateratzeko aukera ere bideratu dugu eta 2013an lehendabiziko euskarazko taldea sortu genuen. Halaber, euskarazko materiala prestatu dugu lehen eta bigarren mailako tituluetarako, eskola ofizialei gauzak errazteko.

Zelan ikusten duzu enpresak euskalduntzeko prozesua?
Kirol arloan bezala, bilakaera mantsoa da enpresa munduan. Horren haritik garrantzitsua da enpresariei euskara balio inportantea dela erakustea, eta horretarako, ezagunak diren erakunde erreferentzialez baliatu. Adibidez, euskarak asko eman dio Itzarri Consultingi eta, hein handi batean, erakundearen balioa euskarari esker handitu da. Nik enpresariak animatuko nituzke euskalduntze-prozesuan parte hartzera eta kudeaketa linguistikoarekin zerikusia duten ziurtagiriak ateratzera.

Txorierriko Baserri Antzokiko proiektuan murgilduta zaudete hasieratik. Zelan ikusten duzue hori?
Gero eta hurbilago ikusten dut. Lan nekeza egiten gabiltza, batez ere TOTOAN, baina uste dut azkenean lortuko dugula. Eskualdeko eta Derioko herritarrentzat erreferente bihur daitekeen proiektua da, euskal kultura sendotzeko ekarpena egingo duena eta enpresa-proiektu tinkoa izango dena.

 


Page 1 of 28

Pertsonetan oinarritutako kudeaketa sistemak jorratzen ditugu.

Bilaketa

Harpidetu

BADAKIZU NOR ZAREN? APUNTATU ZAITEZ GURE ONLINE IKASTARORA

NEWSLETTER

JABIER LERTXUNDIK IDATZITAKO LIBURUA SALGAI

HARREMANA

HELBIDE ETA TELEFONO BERRIA

Artekale 15, 48210 Otxandio

945 403 787

677 568 589

administrazioa@itzarrikas.net